• >> 2009-12-02
    Abenduak 12, Emakume Abertzaleon IV Topaketa Feministak Tolosan

    Abenduak 12, Emakume Abertzaleon IV Topaketa Feministak Tolosan

    Norbere ekarpenak eginez biluztu eta besteen ekarpenak jasoz jantzi egingo dira Emakume Abertzaleon IV Topaketa Feministan parte hartzen duten emakumeak. Euskal Herriko Bilgune Feministaren helburua jendartearen eraldaketa izanik borroka feminista eraginkor bat garatu nahi dute. Horretarako, mugimendu feministan orokortu den eztabaida bati helduko diote: identitateak gaiari. Emakume anitzentzako topaketak izatea nahi du, topaketak ahalik eta aberatsen izan daitezen.  Topaketok, bihar aurkeztuko dituzte prentsaurrean, Tolosako Abastos plazan, arratsaldeko 19:30ean
    527 osorik
  • >> 2009-11-27

    Laskorain Ikastolan kontzentrazioa egiten ari ziren ikasle batzuk identifikatu ditu Ertzantzak

    Aste honetako atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egin dute Laskoraingo ikasleek. Protesta Ertzantzaren begiradapean egin dute. Hau amaitzean, agenteak Laskoraingo patiora sartu eta hiru ikasle komisaldegira eraman nahi izan dituzte. Irakasle batzuen esku-hartzeari esker, soilik identifikatu egin dituzte. 
    525 osorik
  • >> 2009-11-26
    Txuleta festa, abenduaren 4tik 8ra

    Txuleta festa, abenduaren 4tik 8ra

    Aurten ere, Tolosako Zerkausia erretegi handi bat bilakatuko da. Abenduaren 4tik 8ra bitartean, Tolasako erretegi onenek prestatutako txuletak dastatu ahal izango dira, Euskal Herriko kalitatezko beste zenbait produkturekin lagunduta. 943 697 413  telefonoan edo tour@tolosaldea.net helbidean egin daitezke erreserbak. 
    524 osorik
  • >> 2009-11-25
    Anaitasun lokarriak Tolosatik Hego Koreako Bongwa eskualdera

    Anaitasun lokarriak Tolosatik Hego Koreako Bongwa eskualdera

    Gaur gauean, azaroak 25 iritsiko dira Tolosara Hego Koreako Bongwa Country eskualdeko alkatea eta bere taldea. Bisitaren helburua, Tolosa, industria, hezkuntza eta kultura mailan ezagutzea da, eta Bongwa hirian gauzatu nahi dituzten proiektu ezberdinetarako hemen aurkitutakoa baliagarria ote den ikustea. Korearrei bihar arratsaldeko 17:00etan egingo diete harrera Tolosako Udaletxean. 
    523 osorik
  • >> 2009-11-25

    Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, mobilizazioak

    Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izanik, Bilgune Feministak kontzentrazioa deitu du. Tolosako Trianguloan izango da arratsaldeko 19:30ean. 
    522 osorik
  • >> 2009-11-24

    Haritz Lopez tolosarra eta Irati Mujika amezketarra atxilotu dituzte

    Gazte mugimenduaren aurkako operazioaren baitan gaur goizaldean atxilotu dituzte Haritz Lopez eta Irati Mujika. Villabonan ere Mikel Ayestaran gaztea atxilotu dute. 521 osorik
  • >> 2009-11-18
    Partaidetzan trebatzeko, Tolosako Partaidetza Jardunaldiak

    Partaidetzan trebatzeko, Tolosako Partaidetza Jardunaldiak

    Azaroaren 25ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 2an izango dira jardunaldiak. Partaidetzan trebatzeko helburuz antolatu ditu Tolosako Udalak Elisabet Arrieta, EHUko soziologo eta Parte Hartuz taldeko kidearen laguntzarekin. 
    520 osorik
  • >> 2009-11-17
    Alegia, Altzo eta Ikaztegietako pilota eskolek bat egin dute

    Alegia, Altzo eta Ikaztegietako pilota eskolek bat egin dute

    Norabide berean arraunean ari diren indarren elkarketak askoz emaitza hobeak eman ditzake, bakarka lanean aritzeak baino. Herri honetan lezio hori ikasteko oraindik asko falta zaigun arren, badira batzuk ikasgaia ondo ikasi eta praktikan ere jarri dutenak. Alegiako, Altzoko eta Ikaztegietako pilota eskolek elkarrekin lan egingo dute aurrerantzean, Intxurre pilota eskolaren baitan. Asmoa, oso garbia: pilotan aritu nahi duten gazteei proiektu hobe eta eraginkorrago bat eskaintzea. 
    519 osorik
  • >> 2009-11-17

    Etxe, enpresa eta komertzioetako lapurretak gutxitu egin dira

    "Lapurreta pila bat gertatzen ari omen dira". Nork ez du halakorik entzun kalean? Jendeak lapurretak ugaritu diren inpresioa du. Hori egiaztatzera joan da Galtzaundi Tolosako Udaltzaingora. Herritarren usteak eta Udaltzaingoak dituen datuak ez datoz bat. Etxe, enpresa eta komertzioetako lapurretak nabarmen jaitsi dira. Udaltzaingotik mezu lasaigarria bidali nahi dute.
    518 osorik
  • >> 2009-11-16
    Errusiar mendia Tolosan izan da

    Errusiar mendia Tolosan izan da

    Tolosaldeko herritarrek bikain erantzun zioten txapelketaren deiari. Sartu ezinik geratu zirenak ere izan ziren.
    517 osorik
  • >> 2009-11-16

    Migrazioa eta emakumeei buruzko komiki lehiaketa

    Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziako Inmigrazio sailak antolatu du II. Emakueen eta migrazioen inguruko Komiki Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea abenduaren 30era bitartean egongo da zabalik. Ondorengo dokumentuan dituzue lehiaketan parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak. 516 osorik
  • >> 2009-11-11
    "Uxola"ri omenaldia egingo zaio bere jaiotzaren mendeurrenean

    "Uxola"ri omenaldia egingo zaio bere jaiotzaren mendeurrenean

    1909 . urteko azaroaren 13an jaio zen Estanislao Urruzola "Uxola" idazle tolosarra. Bere jaiotzaren ehungarren urteurrenean, Tolosako Euskara Batzordeak merezitako omenaldia egin nahi dio. Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasiko da omenaldi ekitaldia 515 osorik
  • >> 2009-11-10
    Iñaki Odriozola, "Mokolo" pailazoa hil da

    Iñaki Odriozola, "Mokolo" pailazoa hil da

    Atzo zabaldu zen zorigaiztoko berria: 30 urte zituela bihotzekoak jota hil da Iñaki Odriozola, "Mokolo" pailazoa. AEBetan oporretan zegoela gertatu da ezbeharra.  514 osorik
  • >> 2009-11-05
    Amezketako Kultur Asteak egitarau betea dakar aurten

    Amezketako Kultur Asteak egitarau betea dakar aurten

    Azaroak 6, ostiralean hasi eta hilaren 15era arte luzatuko da Amezketako Kultur Astea. Hitzaldiak, erakusketak, musika, bertsolariak eta jan edanarekin batera, San Martin eguna izango da protagonista. Baita, 600 urte beteko dituen Enirio-Aralar mankomunitatea ere. 
    512 osorik
  • >> 2009-11-03
    Igande honetan, aizkora apustu handia Tolosako Zezen Plazan

    Igande honetan, aizkora apustu handia Tolosako Zezen Plazan

    Miel Mindegia eta Donato Larretxeak jarritako markak hausteko daude oraindik. Oilategiko oilarrak dira. Eurek dituzte mokorik zorrotzenak. Azaroaren 8an indarrak neurtuko dituzte Tolosako Zezen Plazan. Apustulari eta aditu gehienek Larretxearen alde egiten dute, Mindegia baino 10 urte gazteagoa dela arrazoituta. Zenbaitzuk Zubietakoak eskaintzen duen bermeaz fidantzen dira. Ikusmin gehien sortu duena ordea, apustulariek egin beharko duten lana da: 60 ontzako 20 enbor.
    511 osorik
  • >> 2009-11-03
    TAO sistemak zalantza ugari sortu ditu ibartarren artean

    TAO sistemak zalantza ugari sortu ditu ibartarren artean

    Ezker Abertzalearen, herritarren eta merkatarien kritikak jaso ditu herriko zenbait kaletan TAO (Trafiko eta Aparkemendurako Ordenamendua) sistema jartzeko udalaren ideiak. Urriaren 21an batzarra egin ondoren, herritarrek Udaletxera jo zuten argibide bila. Alkatearen erantzuna tinkoa izan da: Urtarrilean hasiko dira TAO sistemarekin. Herriko eragileak urriaren 28an berriro batzartu ondoren, udal ordezkariekin azken bilera bat egitea erabaki dute. Bertan jasotako erantzunaren arabera baloratuko dute  TAOren aurkako ekimenak martxan jarri behar ote diren edo ez. 
    510 osorik
  • >> 2009-10-28
    Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikustera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

    Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikustera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

    Abenduaren 13an jokatuko da BECen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Autoa etxean utzi eta Barakaldorako bidaia lasai egiteko aukera eman nahi die Galtzaundik Tolosaldeko bertsozaleei. Autobusean joateko aukera egin nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldik dago. 
    509 osorik
  • >> 2009-10-15

    Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

    Tolosako landa eremuko auzoetako emakumeen testigantzak bildu dituzte dokumental batean. Ekimena, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailarena, Auzoetako arduradunarena eta Berpiztu Programa kudeatzen duen Tolomendi elkartearena da; eta nola ez, emakumeena beraiena ere bai. 17:00etatik aurrera, etengabe proiektatuko da dokumentala Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian.
    501 osorik
  • >> 2009-10-13

    Aimar Agirresarobe tolosarra Hawaiiko Ironmanean bikain

    9 ordu, 55 minutu eta 13 segundu behar izan zituen Aimar Agirresarobe tolosarrak Hawaiiko Ironmana osatzeko. 500 osorik
  • >> 2009-10-13
    Errusiar mendiaren gorabeherak agerian

    Errusiar mendiaren gorabeherak agerian

    Jone Uria, Etxahun Lekue eta Iñaki Zelaia. Horiek final laurdenetan orain arte jokatutako 3 saioateko irabazleak, eta beraz finalerdietara sailkatu direnak. Hori eta gehiago eman du txapelketak.
    499 osorik
86 guztira: 61-etik 80-ra erakusten dira
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak

Herriko 21 enpresaren hizkuntza portaeraren datuak bildu ditu Adunako Udalak

Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, Adunako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo urratsa eman du Udalak. Egitasmoaren baitan, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarri da herriko enpresekin eta, bertako arduradunen laguntzaz, euskararekin nola jokatzen duten jaso du. 21 enpresatako datuak bildu dituzte, eta, etorkizunari begira, nolako laguntzak eskainiko dituen aztertzen ari da Udala. 628 osorik

ABIZENAK EUSKARAZKO GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN UEMAK

551 osorik

Galtzaundik eta Adunako Udalak hitzarmena sinatu dute bertako lan munduan euskara planak sustatzeko

508 osorik

Nafarroa Oinez festara joateko autobusak

Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada.  496 osorik

Hemen dira Gipuzkoa eta Nafarroako euskararen aldeko jaiak

Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez 2009ra joateko autobusak jarriko ditu aurten ere Galtzaundik. Gerturatu zaitez gure egoitzara izena ematera.

492 osorik

Eskualdeko UEMAko herrietako euskaltegietako matrikulazio kanpaina

Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek babesa adierazi diote Aitzol Tolosako udal euskaltegiak eta Andoaingo AEK-k abian jarri duten matrikulazio kanpainari. Aurten, udalak ahalegin berezia egiten ari dira herriz herri ikasle taldeak sortzeko, eta, horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute, diru laguntzak eskaintzeaz aparte. Helburu nagusiak hauek dira: erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea 461 osorik

Merkataritza kanpaina martxan

Dagoeneko martxan da eskualdeko UEMAko herrietako merkataritza kanpaina. Eskualdean zazpi herrietako establezimenduek jaso dituzte bisitak: Leaburu-Txarama, Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Alegia, Aduna eta Altzo. UEMAko Tolosaldeko beste herrietan berriz, irailean gauzatuko da merkataritza kanpaina.

437 osorik

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Galtzaundi Euskara Taldeak, uztailaren 19an, Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak goizeko 9:00tan irtengo dira Tolosako Tren geltokitik eta itzulera, arratsaldeko 19:00tan izango da.

 

426 osorik

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Eskualdean, euskalgintzaren eremuan eta euskararen inguruan gertatzen diren notizia guztien berri emateko, Tolosaldean blog berria sortu dute. Blogaren helbidea, euskararensemaforoa.blogspot.com da.

  

424 osorik

Semaforoak euskaraz?

Semaforoak euskaraz?

Eskualdeko semaforoetan kartel batzuk agertu dira, "Semaforoak euskaraz" leloarekin (ikus argazkiak). Harrigarriena da kartelak ez dituela inork sinatu, eta inork ez duela bere gain hartu kanpaina hori. Oinezkoek zein gidariek harriduraz hartu dute kanpaina, eta herritarren artean hainbat hipotesi zabaldu dira, baina inork ez daki erabateko ziurtasunez nondik sortu den kartel horiek jartzea.

420 osorik

Harategiei zuzenduriko kanpaina eskualdean

Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak, UEMAk eta Galtzaundik, beste eskualde batzuetako euskalgintzarekin elkarlanean eta udalen laguntzarekin, harategietako hornitzaileei zuzendutako kanpaina martxan jarriko dute.

401 osorik

Galtzaundik Ibilaldira joateko autobusak antolatu ditu

Maiatzaren 31ean ospatuko da Bizkaiko Ikastolen festa Galdakaon. Galtzaundik, autobusak antolatu ditu festaren ospakizunera joateko eta horretarako, Galtzaundiko egoitzan izena eman behar da. Anima zaitezte! 400 osorik

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Dagoeneko 11 dira mozioarekin bat egin duten udalak. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00tan, Villabonako anbulatorioan egindako agerraldian, Marimi Ugalde, Irurako alkatesak mozioa irakurri zuen. Euskalgintzako eragile desberdinen atxikimenduak jasotzeaz gain, EHEko eta Behatokiko ordezkariak ere bertan egon ziren. 397 osorik

Alegia, Elduain eta Baliarraingo udalek bat egin dute osakidetzaren aurkako mozioarekin

Tolosaldean, UEMAko hamaika udalek onartu dute mozioa.

Mozioa jendaurrean irakurriko dute Villabonako anbulatorioaren aurrean, maiatzaren 7an, 19:00etan.

390 osorik

Gaztelu, Irura, Amezketa eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

Gazteluko, Irurako, Amezketako eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute Osakidetzaren aurkako mozioa. Horrenbestez, zortzi dira mozioarekin bat egin duten udalak, aurreko asteetan Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek ere onartu baitzuten mozioa. Aste honetan bertan, beste udal batzuek ere osoko bilkuretan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Alegian eta Elduainen, adibidez, gaur bertan bozkatuko dute.

 

385 osorik

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Apirilaren 28an, asteartean, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute Ibarrako Kultur etxean. Hitzarmen honen bitartez hainbat ekimen martxan jarri dira eta guztiaren berri eman dute eskainitako agerraldian. 383 osorik

Hizkuntza Eskubideen inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 3an, Ondarroan ospatuko den Hizkuntza Eskubideen Egunarekin loturik, mahai-ingurua egingo da, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Villabonako zineko erakusketa gelan. 381 osorik

Galtzaundi Euskara Taldearen eta Behatokiaren arteko hitzarmena

Apirilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 16:00tan, Ibarrako Kultur etxean, Galtzaundi Euskara Taldearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlan hitzarmena sinatuko da. Bertan, elkarlanaren nondik norakoak azalduko dira, baita martxan jarrita dauden ekimenak ere.

379 osorik

"Euskaraz seguruago" kanpaina ere Tolosaldean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren elkarteak abiatu duen Euskaraz seguruago kanpainaren berri eman dute. Egitasmo honen bitartez euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi dira, bizitza normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxekin izaten ditugun hartu-emanak. "euskaraz seguruago" kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea 378 osorik

VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatuko da Ondarroan

"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da, maiatzaren 3an, Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen eguna. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! Eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean 375 osorik

Aduna, Anoeta, Orexa eta Altzoko Udalek onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

UEMAk proposatuta, Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek Osakidetzaren azken lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu dute, udal guztietan aho batez. Izan ere, Osakidetzak ez du bermatu eskualdeko anbulatorioetan lanean hasiko diren langile berriak tratua euskaraz emateko gai izango direnik. Tartean, familia medikuak eta erizainak daude, eta deialdiak eskualdeko UEMAko herri gehienei eragiten die.

Hilabetea amaitu aurretik, UEMAko udal gehienetan landuko dute mozioa, eta maiatzaren 7an mozioa jendaurrean irakurriko dute.

 

373 osorik

Bazkideentzako zozketak

Galtzaundik egindako ekoizpenak

Galtzaundik egindako ekoizpenak merkeago lortzeko aukera izango dute bazkideek. 152 osorik

Autobus zerbitzuetan beherapena

Galtzaundik antolatzen dituen autobus zerbitzuak erabiltzean, 3 euroko beherapena izango dute bazkideek. 151 osorik

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: erredakzioa@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz

Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritza