>> 2010-03-16
WiFi-a ikastetxeetan, gurasoen kezka iturri

WiFi-a ikastetxeetan, gurasoen kezka iturri

Eusko Jaurlaritza EAEko ikastetxeetako 5. mailan Eskola 2.0 proiektua martxan jartzera doa. Ikasle horiek erabiliko dituzten ordenagailuak WiFi bidez konektatuko dira Internet sarera, eta horrek uhin elektromagnetikoen inguruko eztabaida piztu du. Horren harira, eremu elektromagnetikoetan aditu den Asier Arregik WiFi-aren eraginei buruzko hitzaldia eskaini zuen Alegian, eta, besteak beste, higiene elektromagnetikoaren garrantziaz mintzatu zen.

Internet sarera konektatzeko WiFi sistemak uhin elektromagnetikoen bidez funtzionatzen du. Uhin horiek erabiltzen dituzte egun hain geureganatuta ditugun telefono mugikorrek ere. Hasteko, datu esanguratsu bat: Espainiar estatuan 4.500 miliwatt/metro karratutan dago telefonia mugikorreko uhinen frekuentziaren muga. Salzburgon, aldiz, miliwatt bakarrean dago muga hori, 4.500 aldiz gutxiago. Alde handiegia, inondik ere, biak egokiak direla pentsatzeko. Estatuko legearen arabera, beraz, 4.500 miliwatt baino gutxiagoko uhinen frekuentziapean ez dago arriskurik. Beste zientzialari askok, ordea, muga horren azpitik dauden uhin elektromagnetikoek ere efektu biologikoak dituztela defendatzen dute.

 

Gai honetan aditu den Asier Arregik eremu elektromagnetikoak zer diren azaldu zuen Alegian eskainitako hitzaldian. "Uhin elektromagnetiko bat olatu baten antzeko zerbait da, gora eta behera dabilen zerbait. Zati positibo bat eta negatibo bat ditu, eta erritmo batean, abiadura batean mugitzen da. Erritmo horri frekuentzia deitzen diogu, eta frekuentziak adierazten digu uhin horrek segundu batean zenbat aldiz egiten duten gora eta behera. Adibidez, argi indarrak 50 hertziotako frekuentzia daukala esaten da, alegia, segundu batean 50 aldiz pasatzen da positibotik negatibora, 50 aldiz betetzen du ziklo bat. Irrati uhinek, esaterako, frekuentzia altuagoa dute, hortik gora telebista legoke, gorago telefonia mugikorra, gorago WiFi-a...".

 

Efektu termikotik haratago?

Berotasuna da frekuentzien muga ezartzeko erabiltzen den irizpidea. Mikrouhin labeen adibidea jarri zuen Arregik hori azaltzeko. "Jaki bat labean sartzen dugunean uhinek jaki hori zeharkatzen dute, eta uhin bakoitzak jakia zeharkatzen duen bakoitzean polaritatea duten molekula guztiak, ura gehienbat, birpolarizatu egiten dira. Mugimendu txiki hori nahikoa da berotasuna sortzeko. Labeko jakian bezala funtzionatzen dute uhin elektromagnetikoek gure gorputzean. Beraz, gu %70 ura garela kontuan izanda, argi dago efektu termiko hori badagoela".

 

Zientzialari askok diote efektu termiko soila dela uhin elektromagnetikoek gorputz bat zeharkatzean sortzen dutena, eta ez dela ezer gertatzen tenperatura gradu batzuk igotzeagatik. Baina ba al dago bestelako eraginik? "Askok ez dagoela diote, ezin direlako demostratu. Gertatzen dena da efektu biologikoak %100ean demostratzea ez dela oso erraza; izan ere pertsona batengan eragina izan dezakete, eta beste batengan ez hainbeste, ezberdinak baikara eta parametro asko sartzen baitira jokoan. Emaitzak orokortu, ez, baina horretarako daude estatistikak, eta estatistikak erakusten du uhin elektromagnetikoek bestelako eraginik ere badutela guregan".

 

Eragin horiek buruko minetik hasi eta minbiziraino irits omen daitezke. "Nekea, haserretzeko erraztasuna, goragalea, gosea galtzea, gaizki lo egitea... izan litezke hasierako sintomak", zioen Asierrek.

 

Bere ustez, beraz, garbi dago 4.500 miliwatt-eko muga hori guztiz neurrigabea dela. "Telefoniako antena bat besarkatuko bagenu ere ez ginateke balore horietara iritsiko, baina horrek ez du esan nahi telefonia antena baten ondoan egoteak guregan eragin biologikorik ez duenik". Neurrigabekeria horren froga gisa, beste toki batzuetako mugak eta gomendioak aipatu zituen, horien artean, lehen aipaturiko Salzburgoko miliwatt bakarrekoa. "Legeak ezarritako mugen azpitik egoteak ez du esan nahi osasunerako kaltegarria ez denik".

 

Higiene elektromagnetikoa

Uhin elektromagnetikoek gugan izan dezaketen eragina gutxitzeko hainbat neurri har daitezkeela adierazi zuen Asier Arregik. Esaterako, WiFi-a pizturik badago, nahiz eta informazio trukaketarik ez egon, uhinak emititzen ari da; eta noski, informazio trukaketa dagoen kasuetan, emisioa altuagoa da. Horregatik, gauetan WiFi-a itzaltzea gomendagarria da. Telefono mugikorren antenek ere gau eta egun emititzen dute, eta antena horietara konektatzen diren telefonoen arabera aldatzen da emisioa. Horregatik, antena baten emisioa neurtzen den momentuak garrantzi handia du, gauetan jendeak telefonoz gutxiago hitz egiten duenez, emisioa jaitsi egiten baita; baina ez da desagertzen. Mugikorra piztuta izanda, erabili gabe, uhinen emisio hori estimulatzen ari gara. Horregatik, gauetan mugikorra itzaltzea ere uhinen eragina gutxitzeko beste modu bat izan daiteke. Asierrek azaldu zuenez, uhin elektromagnetikoek eragin handiagoa dute gugan lo gaudenean, eta horregatik da komenigarria lotarakoan uhinak emititzen dituzten aparailuak itzaltzea.

 

Higiene elektromagnetikoa deiturikoaren barruan sartuko lirateke horrelako neurriak, horiek eta beste hamaika. Arregik azaldu zuenez, errusiarrek hainbat gomendio dituzte mugikorraren erabilpenerako, adibidez, hiru minutu baino gehiagoz mugikorretik ez hitz egitea, denbora horretatik aurrera burmuinean dugun babes-geruza bat zulatzen hasten baita. Horrez gain, deien artean hamabost minutuko atsedena egitea ere gomendatzen dute, tarte horretan aipaturiko zulotxo horiek gorputzak erregeneratu baititzake. Eta dirudienez, geruza hori zulatu gabe mantentzea garrantzitsua da, buruko gaitzetan eta tumorazioetan funtsezko babes bezala funtzionatzen baitu. Hamasei urtera arte mugikorrik ez erabiltzea ere aholkatu zuten errusiarrek, gerora adin hori hemezortzira igo bazuten ere; adin txikietan eragin handiagoa dute uhin elektromagnetikoek.

 

Neurketak eskolan

EAEko ikastetxeetako 5. mailako ikasle guztiek bezala, Alegiakoek ere Internet sarera WiFi bidez konektatuko diren ordenagailuak izango dituzte; hori dela eta, Udalak uhin elektromagnetiko horien frekuentzien neurketak egingo dituela iragarri du, WiFi-ren uhinak zein baloretan dabiltzan jakiteko.
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak

Herriko 21 enpresaren hizkuntza portaeraren datuak bildu ditu Adunako Udalak

Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, Adunako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo urratsa eman du Udalak. Egitasmoaren baitan, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarri da herriko enpresekin eta, bertako arduradunen laguntzaz, euskararekin nola jokatzen duten jaso du. 21 enpresatako datuak bildu dituzte, eta, etorkizunari begira, nolako laguntzak eskainiko dituen aztertzen ari da Udala. 628 osorik

ABIZENAK EUSKARAZKO GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN UEMAK

551 osorik

Galtzaundik eta Adunako Udalak hitzarmena sinatu dute bertako lan munduan euskara planak sustatzeko

508 osorik

Nafarroa Oinez festara joateko autobusak

Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada.  496 osorik

Hemen dira Gipuzkoa eta Nafarroako euskararen aldeko jaiak

Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez 2009ra joateko autobusak jarriko ditu aurten ere Galtzaundik. Gerturatu zaitez gure egoitzara izena ematera.

492 osorik

Eskualdeko UEMAko herrietako euskaltegietako matrikulazio kanpaina

Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek babesa adierazi diote Aitzol Tolosako udal euskaltegiak eta Andoaingo AEK-k abian jarri duten matrikulazio kanpainari. Aurten, udalak ahalegin berezia egiten ari dira herriz herri ikasle taldeak sortzeko, eta, horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute, diru laguntzak eskaintzeaz aparte. Helburu nagusiak hauek dira: erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea 461 osorik

Merkataritza kanpaina martxan

Dagoeneko martxan da eskualdeko UEMAko herrietako merkataritza kanpaina. Eskualdean zazpi herrietako establezimenduek jaso dituzte bisitak: Leaburu-Txarama, Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Alegia, Aduna eta Altzo. UEMAko Tolosaldeko beste herrietan berriz, irailean gauzatuko da merkataritza kanpaina.

437 osorik

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Galtzaundi Euskara Taldeak, uztailaren 19an, Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak goizeko 9:00tan irtengo dira Tolosako Tren geltokitik eta itzulera, arratsaldeko 19:00tan izango da.

 

426 osorik

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Eskualdean, euskalgintzaren eremuan eta euskararen inguruan gertatzen diren notizia guztien berri emateko, Tolosaldean blog berria sortu dute. Blogaren helbidea, euskararensemaforoa.blogspot.com da.

  

424 osorik

Semaforoak euskaraz?

Semaforoak euskaraz?

Eskualdeko semaforoetan kartel batzuk agertu dira, "Semaforoak euskaraz" leloarekin (ikus argazkiak). Harrigarriena da kartelak ez dituela inork sinatu, eta inork ez duela bere gain hartu kanpaina hori. Oinezkoek zein gidariek harriduraz hartu dute kanpaina, eta herritarren artean hainbat hipotesi zabaldu dira, baina inork ez daki erabateko ziurtasunez nondik sortu den kartel horiek jartzea.

420 osorik

Harategiei zuzenduriko kanpaina eskualdean

Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak, UEMAk eta Galtzaundik, beste eskualde batzuetako euskalgintzarekin elkarlanean eta udalen laguntzarekin, harategietako hornitzaileei zuzendutako kanpaina martxan jarriko dute.

401 osorik

Galtzaundik Ibilaldira joateko autobusak antolatu ditu

Maiatzaren 31ean ospatuko da Bizkaiko Ikastolen festa Galdakaon. Galtzaundik, autobusak antolatu ditu festaren ospakizunera joateko eta horretarako, Galtzaundiko egoitzan izena eman behar da. Anima zaitezte! 400 osorik

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Dagoeneko 11 dira mozioarekin bat egin duten udalak. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00tan, Villabonako anbulatorioan egindako agerraldian, Marimi Ugalde, Irurako alkatesak mozioa irakurri zuen. Euskalgintzako eragile desberdinen atxikimenduak jasotzeaz gain, EHEko eta Behatokiko ordezkariak ere bertan egon ziren. 397 osorik

Alegia, Elduain eta Baliarraingo udalek bat egin dute osakidetzaren aurkako mozioarekin

Tolosaldean, UEMAko hamaika udalek onartu dute mozioa.

Mozioa jendaurrean irakurriko dute Villabonako anbulatorioaren aurrean, maiatzaren 7an, 19:00etan.

390 osorik

Gaztelu, Irura, Amezketa eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

Gazteluko, Irurako, Amezketako eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute Osakidetzaren aurkako mozioa. Horrenbestez, zortzi dira mozioarekin bat egin duten udalak, aurreko asteetan Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek ere onartu baitzuten mozioa. Aste honetan bertan, beste udal batzuek ere osoko bilkuretan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Alegian eta Elduainen, adibidez, gaur bertan bozkatuko dute.

 

385 osorik

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Apirilaren 28an, asteartean, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute Ibarrako Kultur etxean. Hitzarmen honen bitartez hainbat ekimen martxan jarri dira eta guztiaren berri eman dute eskainitako agerraldian. 383 osorik

Hizkuntza Eskubideen inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 3an, Ondarroan ospatuko den Hizkuntza Eskubideen Egunarekin loturik, mahai-ingurua egingo da, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Villabonako zineko erakusketa gelan. 381 osorik

Galtzaundi Euskara Taldearen eta Behatokiaren arteko hitzarmena

Apirilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 16:00tan, Ibarrako Kultur etxean, Galtzaundi Euskara Taldearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlan hitzarmena sinatuko da. Bertan, elkarlanaren nondik norakoak azalduko dira, baita martxan jarrita dauden ekimenak ere.

379 osorik

"Euskaraz seguruago" kanpaina ere Tolosaldean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren elkarteak abiatu duen Euskaraz seguruago kanpainaren berri eman dute. Egitasmo honen bitartez euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi dira, bizitza normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxekin izaten ditugun hartu-emanak. "euskaraz seguruago" kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea 378 osorik

VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatuko da Ondarroan

"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da, maiatzaren 3an, Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen eguna. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! Eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean 375 osorik

Aduna, Anoeta, Orexa eta Altzoko Udalek onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

UEMAk proposatuta, Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek Osakidetzaren azken lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu dute, udal guztietan aho batez. Izan ere, Osakidetzak ez du bermatu eskualdeko anbulatorioetan lanean hasiko diren langile berriak tratua euskaraz emateko gai izango direnik. Tartean, familia medikuak eta erizainak daude, eta deialdiak eskualdeko UEMAko herri gehienei eragiten die.

Hilabetea amaitu aurretik, UEMAko udal gehienetan landuko dute mozioa, eta maiatzaren 7an mozioa jendaurrean irakurriko dute.

 

373 osorik

Bazkideentzako zozketak

Galtzaundik egindako ekoizpenak

Galtzaundik egindako ekoizpenak merkeago lortzeko aukera izango dute bazkideek. 152 osorik

Autobus zerbitzuetan beherapena

Galtzaundik antolatzen dituen autobus zerbitzuak erabiltzean, 3 euroko beherapena izango dute bazkideek. 151 osorik

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: erredakzioa@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz

Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritza