• >> 2010-07-23
    Urte honen amaieran hasiko dira Lehiberri zentroa eraikitzeko lanak

    Urte honen amaieran hasiko dira Lehiberri zentroa eraikitzeko lanak

    Tolosako Udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak gaur bertan sinatu duten hitzarmenari esker, Lehiberri, Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntza Zentroa martxan jartzeko milioi bat euroko finantzaketa bermatu da. Urte honen amaieran hasiko dira lanak, eta zentroa 2012an lanean egotea aurreikusten da. Oraindik ordea ez dute argitu zentroa non eraikiko den.
    651 osorik
  • >> 2010-07-21
    Ikaztegietak udaletxe berria izango du

    Ikaztegietak udaletxe berria izango du

    Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak egindako azken bilkuran Ikaztegietako Udaletxe berria eraikitzeko proiektua onartu du. Proiektu hau Landagipuzkoa32 programaren bidez finantzatuko da. Guztira 962.000 euroko aurrekontua du; 500.000 € Foru Aldundiak ordainduko ditu eta Ikaztegietako Udala bera egingo da gainontzekoaren kargu.
    650 osorik
  • >> 2010-07-20

    Lehorterik ez udan

    Azken urteetan bezala, Tolosako Udalak Gau Giro Programa osatu du udan Tolosan geratzen direnek zer ikusi eta zer egin izan dezaten. Uztaila hasieran hasi eta iraileko lehen egunak arte musika, dantza, zinema eta bestelako ikuskizun andana izango da Tolosako eskenatoki ezberdinetan.  649 osorik
  • >> 2010-06-23
    Udara Iraolako zuloan

    Udara Iraolako zuloan

    Urteroko ohiturari jarraituz Et Incarnatus orkestrak kontzertua eskaini zuen Urkizu auzotik gora dagoen Iraolako Zuloan, naturaren erdian. Munduko bost kontinenteetako musikaz osatutako saioa eskani zuen Mikel Zeberiok zuzentzen duen orkestrak. 647 osorik
  • >> 2010-06-15
    Laskorain Ikastolaren Eguna, arrakastatsua

    Laskorain Ikastolaren Eguna, arrakastatsua

    Igandean ospatu zuten Laskorain Ikastolako irakasle, ikasle eta gurasoek Ikastolaren eguna. Urtetik urtera haziz doa festara hurbiltzen den lagun kopurua. Bizikleta ibilaldiak, haur jolasek, patata-tortila janak, ikasleen emanaldiek, bazkariak, gurasoen jokoek, erromeriak eta nola ez, Reala lehen mailako talde bihurtu duen partiduak bete zuten igandea. 642 osorik
  • >> 2010-06-14
    Tolosaldeko ordezkariak bikain Zarauzko XXIV. Triatloian

    Tolosaldeko ordezkariak bikain Zarauzko XXIV. Triatloian

    Tolosaldeak ordezkari ugari izan zituen larunbatean jokatutako Zarauzko XXIV. Triatloian.  Tolosaldea TT-ko 16 kide irten ziren irteera marratik eta denak iritsi ziren helmugara. Emaitza bikainak ondu zituzten gainera gure ordezkariek. Emakumezkoetan Itxaso Leunda hernialdearra 11. helmugaratu zen  Euskadiko Txapeldun titulua poltsikoratuz. Gizonezkoetan, Egoitz Zalakain Krafft Atletico S. Sebastian taldeko triatloilari tolosarra 13. postuan helmugaratu zen eta talde bereko Aimar Agirresarobe ere gertu iritsi zen helmugara 21. postuan.
    641 osorik
  • >> 2010-06-14
    Jendetza bildu zen Imaz Bertsolaria eskolaren altzora

    Jendetza bildu zen Imaz Bertsolaria eskolaren altzora

    Atzo ospatu zen Altzon eskola txikien festa. Lainoz estalitako zerua kezka iturri izan bazen ere, jendetza hurbildu zen Altzora eta giro ederrean igaro zuten denek eguna.

    640 osorik
  • >> 2010-05-14

    Autobusek lehengo geltokiak berreskuratuko dituzte maiatzaren 17tik aurrera

    Tolosako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, herri barruko autobusak eta ibilbide motzeko eta luzeko herri arteko autobusak lehengo ohiko geralekuak erabiltzen hasiko dira maiatzaren 17tik aurrera. Geltokiak eta autobusen ibilbideak aldatu egin ziren Kolektorearen obrak zirela eta. Lanak amaituta, dena normaltasunera itzuliko da berriro.  631 osorik
  • >> 2010-05-06
    Tolosako udalak hitzarmena sinatu du herriko bi merkatarien elkarteekin

    Tolosako udalak hitzarmena sinatu du herriko bi merkatarien elkarteekin

    Atzo sinatu zuten hitzarmena. Honen bitartez, udalaren eta herrian pisu garrantzitsua duen merkataritzaren arteko lankidetza sendotu nahi da. Bide batez, instituzio publiko ezberdinetatik elkarteek jasotzen duten diru-laguntza bermatu eta honen erabilera on bat egiteko bidea emango du.
    625 osorik
  • >> 2010-04-19
    Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina antolatu dute eskualdeko 18 udalerrik

    Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina antolatu dute eskualdeko 18 udalerrik

    Dagoeneko irekita dago errenta aitorpena egiteko epea. Badakizu euskaraz egin dezakezula? Horretarako bideak zeintzuk diren azalduz kanpaina berezi bat diseinatu dute UEMAko eskualdeko 14 udalerriek eta beste lau herrik. Helburua, errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua igotzea da. Tolosaldean soilik  %12ak aukeartzen du euskara ogasunarekin zorral kitatzeko. Galtzaundik eta Kontseiluak ere babestu dute kanpaina. 611 osorik
  • >> 2010-04-13

    Tolosan gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean haurdun zegoen bikotekidea jipoitzeagatik

    Erasotzaileak 43 urte ditu eta haurdunaldiko azken hilabeteetan dagoen bikotekidea jipoitzeagatik izan zen atxilotua. Gertakariak larunbat gauean eman ziren.  609 osorik
  • >> 2010-04-12
    "Sententziak absolbitu egiten gaitu auzipetuok, baina baita ere Egunkaria S.A., Egunkariako langileak, akziodunak eta irakurleak"

    "Sententziak absolbitu egiten gaitu auzipetuok, baina baita ere Egunkaria S.A., Egunkariako langileak, akziodunak eta irakurleak"

    Zazpi urteren ondoren, absoluzioa da Euskaldunon Egunkariaren aurkako auziaren emaitza. Auzitegi Nazionalak errugabetzat jo ditu Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Iñaki Uria, eta beraz, ukatu egin du Egunkariako buruen eta ETAren artean loturarik egon zitekeenik. Horretaz gain, sententziak adierazten du adierazpen askatasunaren izenean kazeta itxi aurreko neurriak hartu zitezkeela. Bide batez, testuan kritikatu egiten dira akusazioak erabilitako frogak, eskasak zirela eta argibiderik ez zutela ematen iritzita. 608 osorik
  • >> 2010-04-08
    Jaurlaritzak 6.000 euroko mailegu eta bermea eman dizkio Amaroz Paper Fabrikari

    Jaurlaritzak 6.000 euroko mailegu eta bermea eman dizkio Amaroz Paper Fabrikari

    3 milioiko mailegua eta beste 3 milioiko berma eman dizkio Amaroz Paper Fabrikari. Finantzaketa honek paper fabrikak bere produkzioa bikoiztea du helburu. Egun 40.000 paper tona ekoizten ditu urtean eta plana abian jarrita 80.000 tona ekoiztea aurreikusten da. Produkzioa bikoizteko paper fabrika Tolosatik Legorretara eraman behar dute.
    604 osorik
  • >> 2010-04-08
    Portugalera bidaiatu du Txintxarri abesbatzak bere 50. urteurrenean

    Portugalera bidaiatu du Txintxarri abesbatzak bere 50. urteurrenean

    Duela egun batzuk itzuli da Alegiako Txintxarri abesbatza Portugalgo lurretatik. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko sei eguneko bidaia egin dute Portugalera eta joan den ostegunean kontzertua eskaini zuten bertako Evora herrian. 603 osorik
  • >> 2010-04-06
    Amaroztarrek kirol, kultur eta osasun ekipamenduak eskatu dituzte

    Amaroztarrek kirol, kultur eta osasun ekipamenduak eskatu dituzte

    Parte Hartuz taldeko kideek txosten batean bildu dituzte auzoko etorkizuna erabakitzeko partaidetza prozesuan auzotarrek egindako ekarpenak. Ondorio horiek bizilagunen aurrean aurkeztu eta gero, orain amaroztarrak eurak dira prozesua aurrera eraman behar dutenak. Gehien proposatutako proiektuak banan-bana landu eta udaletxearekin negoziatu beharko dute. Parte Hartuz-eko teknikariek emango dizkiete horretarako baliabide eta oinarri metodologikoak. 602 osorik
  • >> 2010-03-28

    Joxemari Mendizabal aizkolaria hil da Tolosan

    Gaur eguerdian apustua zuten Joxemari Mendizabal adunarrak eta Joxe Mari Olasagastik. Mendizabalek hirugarren enborrean utzi egin behar izan du lehia gaizki sentitzen zela eta. Bazkalostean, bihotzekoak emanda hil da. 601 osorik
  • >> 2010-03-22
    Itxaso Leunda hernialdearrak irabazi du Barakaldoko distantzia motzeko duatloia

    Itxaso Leunda hernialdearrak irabazi du Barakaldoko distantzia motzeko duatloia

    2 ordu, minutu 1 eta 37 segunduko dendorarekin helmugaratu zen Lekeitioko Garraitz kirol taldearen elastikoarekin lehiatzen den hernialdearra. Barakaldoko Duatloia irabazteaz gain, garaipen honi esker, Bizkaiko Distantzia Motzeko txapelketako sailkapenaren buruan jarri da.
    598 osorik
  • >> 2010-03-16

    Galtzaundik irakurle taldea sortu nahi du

    Liburu bat proposatu, norberak etxean irakurri eta handik hilabetera egingo den tertulian liburuaren gaineko iritziak elkarbanatu. Horixe da irakurle taldeen funtzionamenduaren dinamika. Galtzaundi Euskara Taldeak irakurle taldea sortu nahi du Tolosan. Horretarako, interesatuak egon daitezkeenentzako bilera informatiboa antolatu du. Hilaren 30ean izango da, arratsaldeko 20:00etan Tolosako Kultur Etxean.  596 osorik
  • >> 2010-03-16
    WiFi-a ikastetxeetan, gurasoen kezka iturri

    WiFi-a ikastetxeetan, gurasoen kezka iturri

    Eusko Jaurlaritza EAEko ikastetxeetako 5. mailan Eskola 2.0 proiektua martxan jartzera doa. Ikasle horiek erabiliko dituzten ordenagailuak WiFi bidez konektatuko dira Internet sarera, eta horrek uhin elektromagnetikoen inguruko eztabaida piztu du. Horren harira, eremu elektromagnetikoetan aditu den Asier Arregik WiFi-aren eraginei buruzko hitzaldia eskaini zuen Alegian, eta, besteak beste, higiene elektromagnetikoaren garrantziaz mintzatu zen. 595 osorik
  • >> 2010-03-12
    Abiatu dira basamortuari buruzko Amalur Jardunaldiak

    Abiatu dira basamortuari buruzko Amalur Jardunaldiak

      Zer iradokitzen dizu “basamortua” hitzak? Hondarra, dunak, oasia, beduinoak, kaktusa, isolamendua, hareazko erlojua. Burura etorritako erantzun guztiak baino gehiago da basamortua: hareaz gain, giza bizitza eta fauna dago basamortuan. Euren bihotz-begiekin ikusi eta sentitu dute guzti hori Sergio Fernandez Tolosa, Ander Izagirre, Josep Mª Palau eta Cristina Morató bidaiariek. Euren esperientzia kontatuko dute martxoaren 15etik 26ra arte iraungo duten Amalur jardunaldietan. 594 osorik
68 guztira: 1-etik 20-ra erakusten dira
Euskararen normalizazioaren gaineko berriak

Herriko 21 enpresaren hizkuntza portaeraren datuak bildu ditu Adunako Udalak

Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, Adunako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo urratsa eman du Udalak. Egitasmoaren baitan, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarri da herriko enpresekin eta, bertako arduradunen laguntzaz, euskararekin nola jokatzen duten jaso du. 21 enpresatako datuak bildu dituzte, eta, etorkizunari begira, nolako laguntzak eskainiko dituen aztertzen ari da Udala. 628 osorik

ABIZENAK EUSKARAZKO GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN UEMAK

551 osorik

Galtzaundik eta Adunako Udalak hitzarmena sinatu dute bertako lan munduan euskara planak sustatzeko

508 osorik

Nafarroa Oinez festara joateko autobusak

Aurten Etxarri-Aranatz-eko Ikastola arduratuko da Nafarroa Oinez festa antolatzeaz. Urriaren 18an ospatuko da jaia, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Izena emateko epea zabalik dago jada.  496 osorik

Hemen dira Gipuzkoa eta Nafarroako euskararen aldeko jaiak

Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez 2009ra joateko autobusak jarriko ditu aurten ere Galtzaundik. Gerturatu zaitez gure egoitzara izena ematera.

492 osorik

Eskualdeko UEMAko herrietako euskaltegietako matrikulazio kanpaina

Eskualdeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko udalek babesa adierazi diote Aitzol Tolosako udal euskaltegiak eta Andoaingo AEK-k abian jarri duten matrikulazio kanpainari. Aurten, udalak ahalegin berezia egiten ari dira herriz herri ikasle taldeak sortzeko, eta, horretarako, udaletxeetan izena emateko aukera eman dute, diru laguntzak eskaintzeaz aparte. Helburu nagusiak hauek dira: erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldun alfabetatugabeek alfabetatze taldeetan izena ematea 461 osorik

Merkataritza kanpaina martxan

Dagoeneko martxan da eskualdeko UEMAko herrietako merkataritza kanpaina. Eskualdean zazpi herrietako establezimenduek jaso dituzte bisitak: Leaburu-Txarama, Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Alegia, Aduna eta Altzo. UEMAko Tolosaldeko beste herrietan berriz, irailean gauzatuko da merkataritza kanpaina.

437 osorik

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak

Galtzaundi Euskara Taldeak, uztailaren 19an, Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrera joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak goizeko 9:00tan irtengo dira Tolosako Tren geltokitik eta itzulera, arratsaldeko 19:00tan izango da.

 

426 osorik

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Tolosaldeko euskararen semaforoa

Eskualdean, euskalgintzaren eremuan eta euskararen inguruan gertatzen diren notizia guztien berri emateko, Tolosaldean blog berria sortu dute. Blogaren helbidea, euskararensemaforoa.blogspot.com da.

  

424 osorik

Semaforoak euskaraz?

Semaforoak euskaraz?

Eskualdeko semaforoetan kartel batzuk agertu dira, "Semaforoak euskaraz" leloarekin (ikus argazkiak). Harrigarriena da kartelak ez dituela inork sinatu, eta inork ez duela bere gain hartu kanpaina hori. Oinezkoek zein gidariek harriduraz hartu dute kanpaina, eta herritarren artean hainbat hipotesi zabaldu dira, baina inork ez daki erabateko ziurtasunez nondik sortu den kartel horiek jartzea.

420 osorik

Harategiei zuzenduriko kanpaina eskualdean

Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak, UEMAk eta Galtzaundik, beste eskualde batzuetako euskalgintzarekin elkarlanean eta udalen laguntzarekin, harategietako hornitzaileei zuzendutako kanpaina martxan jarriko dute.

401 osorik

Galtzaundik Ibilaldira joateko autobusak antolatu ditu

Maiatzaren 31ean ospatuko da Bizkaiko Ikastolen festa Galdakaon. Galtzaundik, autobusak antolatu ditu festaren ospakizunera joateko eta horretarako, Galtzaundiko egoitzan izena eman behar da. Anima zaitezte! 400 osorik

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Anbulatorioetan zerbitzua euskaraz eskatzeko agerraldia

Dagoeneko 11 dira mozioarekin bat egin duten udalak. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00tan, Villabonako anbulatorioan egindako agerraldian, Marimi Ugalde, Irurako alkatesak mozioa irakurri zuen. Euskalgintzako eragile desberdinen atxikimenduak jasotzeaz gain, EHEko eta Behatokiko ordezkariak ere bertan egon ziren. 397 osorik

Alegia, Elduain eta Baliarraingo udalek bat egin dute osakidetzaren aurkako mozioarekin

Tolosaldean, UEMAko hamaika udalek onartu dute mozioa.

Mozioa jendaurrean irakurriko dute Villabonako anbulatorioaren aurrean, maiatzaren 7an, 19:00etan.

390 osorik

Gaztelu, Irura, Amezketa eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

Gazteluko, Irurako, Amezketako eta Ikaztegietako udalek ere onartu dute Osakidetzaren aurkako mozioa. Horrenbestez, zortzi dira mozioarekin bat egin duten udalak, aurreko asteetan Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek ere onartu baitzuten mozioa. Aste honetan bertan, beste udal batzuek ere osoko bilkuretan eztabaidatu eta bozkatuko dute mozioa. Alegian eta Elduainen, adibidez, gaur bertan bozkatuko dute.

 

385 osorik

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Galtzaundik eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Apirilaren 28an, asteartean, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlan hitzarmena sinatu dute Ibarrako Kultur etxean. Hitzarmen honen bitartez hainbat ekimen martxan jarri dira eta guztiaren berri eman dute eskainitako agerraldian. 383 osorik

Hizkuntza Eskubideen inguruko mahai-ingurua

Maiatzaren 3an, Ondarroan ospatuko den Hizkuntza Eskubideen Egunarekin loturik, mahai-ingurua egingo da, apirilaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Villabonako zineko erakusketa gelan. 381 osorik

Galtzaundi Euskara Taldearen eta Behatokiaren arteko hitzarmena

Apirilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 16:00tan, Ibarrako Kultur etxean, Galtzaundi Euskara Taldearen eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arteko elkarlan hitzarmena sinatuko da. Bertan, elkarlanaren nondik norakoak azalduko dira, baita martxan jarrita dauden ekimenak ere.

379 osorik

"Euskaraz seguruago" kanpaina ere Tolosaldean

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren elkarteak abiatu duen Euskaraz seguruago kanpainaren berri eman dute. Egitasmo honen bitartez euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi dira, bizitza normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxekin izaten ditugun hartu-emanak. "euskaraz seguruago" kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea 378 osorik

VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna ospatuko da Ondarroan

"Euskaraz biziz Euskal Herri euskalduna eraiki" lelopean ospatuko da, maiatzaren 3an, Ondarroan VI. Hizkuntza Eskubideen eguna. Egun osoan euskaraz bizi eta gozatzeko egitarau zabala izango da, kale animazio, herri-bazkari, ikuskizun, gune, kontzertu eta abarrekin. Zesatek! Eta Trikizio taldeak izango dira oholtza gainean. Eguneko leloa ozen aldarrikatzeko manifestazioa eta ekitaldi nagusia ere izango dira bazkalaurrean 375 osorik

Aduna, Anoeta, Orexa eta Altzoko Udalek onartu dute osakidetzaren aurkako mozioa

UEMAk proposatuta, Adunako, Anoetako, Orexako eta Altzoko udalek Osakidetzaren azken lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu dute, udal guztietan aho batez. Izan ere, Osakidetzak ez du bermatu eskualdeko anbulatorioetan lanean hasiko diren langile berriak tratua euskaraz emateko gai izango direnik. Tartean, familia medikuak eta erizainak daude, eta deialdiak eskualdeko UEMAko herri gehienei eragiten die.

Hilabetea amaitu aurretik, UEMAko udal gehienetan landuko dute mozioa, eta maiatzaren 7an mozioa jendaurrean irakurriko dute.

 

373 osorik

Bazkideentzako zozketak

Galtzaundik egindako ekoizpenak

Galtzaundik egindako ekoizpenak merkeago lortzeko aukera izango dute bazkideek. 152 osorik

Autobus zerbitzuetan beherapena

Galtzaundik antolatzen dituen autobus zerbitzuak erabiltzean, 3 euroko beherapena izango dute bazkideek. 151 osorik

Bai Euskarari Zozketa

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Tolosaldeko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateetan eskuratu daitezke Bai Euskarari Zozketaren boletoak 150 osorik
© Galtzaundi Kultur Elkartea

Helbidea: Nafarroa etorb., 6; 20400 Tolosa
Tel.: 943 655 004
e-posta: galtzaundi@galtzaundi.com

Zerbitzua eta lana euskaraz

Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundia Eusko Jaurlaritza